hitzaldi praktikoa



PINTURA-PROZESUAK
                             AUTOEZAGUTZAREN BIDEAN


Margotzeak behar ludikoa, adierazpenekoa eta mota ezberdinetako nahiak edo beharrak azaleratzeko aukera eskaintzen digu.
Pintura-prozesuetan murgiltzen garenean, norbere buruaren ezagutza eta komunikaziorako eta adierazpenerako beharrak asetzen dira.
Bizitzan zein pintura-prozesutan dugun baliabiderik nagusiena gorputza da. Horregatik kontaktu zuzena ematen denean, ikutuz adibidez, askotan hitzez esan ezin denak adierazpen-bidea aurkitzen du.
Prozesuak ere, jolasteko, esperimentatzeko, norbere barne-bizipenak proiektatzeko, erabakiak hartzeko ahalmena, hain zuzen norbere burua deskubritzeko gaitasuna ahalbidetzen du. 

Bestalde, haurrei zein helduei bidelaguntzean, kontuan hartu beharrekoa ere ikasiko dugu: norberaren erritmoa errespetatzea, irudiak juiziorik bota gabe nola begiratu ahal izatea… hitz batez, besteen ondoan egoteko modua barneratzen ahaleginduko gara.

Hitzaldi honetan, pintura-prozesu baten praktika bat ere aurrera eraman ahal izango dugu. Bertan sentitu eta esperimentatzeko aukera bizitzeaz gain, prozesuari buruz bizi izandakoa partekatzeko parada izango dugu.

Noiz: Azaroak 29

Ordutegia: 18:00 – 19:30

Publicado por lurdes Ulazia Aizpurua 0 comentarios »

0 comentarios:

Publicar un comentario