SORMENAK HAURRENGAN DUEN ERAGINA

Martxoak 17 eta 18

Ostirala: 18:00 - 20:00
Larunbata: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30

Sormena denok dugun zerbait da eta guztion egunerokotasunean garrantzi handia du: erabakiak hartzerakoan, egoera ezberdinei aurre egiterakoan, etab.
Haurrak jaiotzen direnetik aurrera egiteko sena modu naturalean erakusten dute, horretarako espazio eta denbora izan eta emanez gero, eta zentzu horretan sormenaren garapena ere aurrera doa.

Baina zer gertatzen da haurrak sentitzen ari den behar baten aurrean helduok markatzen badizkiogu lortu behar dituzten helmugak zein diren?
Edota bere ibilbidean erabakiak hartzeko unea iristen zaionean, irizpide edo zein diren erabaki onak ala txarrak geuk markatzen badizkiogu?

Viktor Lowenfeld-ek aspaldi erakutsi zigun haurren berezko marrazki etapak errespetatuz gero, gai direla oztopo, kezka, ilusio, sentipen, grina edo amets baten aurrean urrats sortzaileak emateko gai izatea.

Ikastaro-tailer praktiko honetan, irizpide hauek oinarriz hartuta, pintura-prozesuak bizitzeko aukera izango dugu. Baita, modu bibentzialean, aurreko galderak bezalako beste galdera batzuei erantzunak bilatzen ere saiatuko gara
Besteen prozesuen, haur zein helduen, bidelagun izateko tresnaz baliatuko gara ere.
Zalantzen aurrean, oztopoen aurrean nola kokatu edo egon gaitezkeen bidelagun izanik.




Sormena, erreakzionatzeko daukagun gaitasuna  da. Tailer honetan sormenak adierazpen eta garapenean duen garrantzia bizi ahal izango dugu. Horretarako bete behar diren baldintzak kontuan hartzea ere ezinbestekoa da.
Haurrak zein helduok marrazten, margotzen edo jolasean gabiltzanean, geure esperientzi, sentipen eta emozioekin konexioa lortzeko aukera ezin hobea dugu.
Bidai honetan, sormena sustatzeko tresnak, norberaren oztopoak, beharrak, barne-irudiak, ... zein diren eta guzti horren kontzientzia hartzeko tartea izango dugu.
Baita haur marrazki-etapak ezagutzeko eta bidelaguntzan aritu eta trebatzeko bidaia  ere aurrera eramango dugu.

HELBURUAK

Sormenaren garapena eta emozioen adierazpena bultzatzeko tresnak ezagutzea
Ikutu, sentitu eta adierazpen beharren kontzientzia hartzea
Norberaren sormenaren oztopoak identifikatzea
Haurren marrazki etapak ezagutu eta errespetatzen ikastea
Pintura-prozesu ibilbidean bidelagun izatearen tresnak barneratu ahal izatea
Publicado por lurdes Ulazia Aizpurua 0 comentarios »

0 comentarios:

Publicar un comentario