metodoa


Bakarkako prozesua: talde txikitan (3 edo 4 pertsona), norberaren sormen-garapenean eta sentimenen bidez jasotakoa pintatuz  azaltzea interesa duenarentzat.

Hezitzaileentzat: sormen-prozesuetan, epai eta kritikak beharretara egokitzeko baliabideak bereganatu nahi dituztenentzat (guraso, irakasle, begirale,etab.)

Haur eta nerabeentzako tailerrak: sormen-adierazpena garatzeko, norberaren sentimendu eta beharrak identifikatzeko eta beren buruari buruzko irudi positiboa sortu nahi duen edonorentzat





Ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko, bertan eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera izango bait dugu.

Margotzen hasi baino lehen, orriaren kokapena eta formatua geure beharretara egokituko ditugu

Norberaren lan-erritmoa eta margotzeko modua errespetatuko da, emaitza  helburutzat hartu gabe eta pintatzen duenaren adierazpen-nahian oinarrituta.

Irudiak juzgatu gabe margotuko ditugu. Iritzi batek, ona ala txarra izan, pintatzen ari den pertsonaren sormen-prozesua baldintza lezake.

Paper gaineko aurreneko kontaktua kolaz eta eskuez egingo dugu. Bustitze horren arrazoi nagusienetakoa, aurrerago zer egin nahi izango dugun jakiteko konfiantza hartzea da.

Sortze-prozesoa bukatutakoan, horren inguruan baina irudiak analizatu gabe eta esanahirik bilatu gabe hitzegingo dugu.

Publicado por lurdes Ulazia Aizpurua 0 comentarios »

0 comentarios:

Publicar un comentario